Sei sulla pagina 1di 9

IDAZTEN

Egina duzu idazlanaren eskema. Idatzita daukazu sarrera. Orain beste


paragrafoak eta amaiera bukatzea duzu lanbide. Gogoratu paragrafoek
grafikoki ikusita ere nolabaiteko oreka izan behar dutela. Hara:

Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx xxxxxxxxxxxxXxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx xxxxxxxxxxxxx

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx xxxxxxxxxxxxxxxxxx

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

Trinkoegia da ezkerretakoa; zatikatuegia, berriz, eskumatakoa. Saia zaitez


testuaren oreka grafikoki ere islatzen.
Orain paragrafo bakoitza idazteko lana hartu behar duzu. Lehenago idazlan
osoari zegozkion erabakiak hartu dituzu, orain paragrafo eta zenbaitetan esaldi
mailara ere jaitsi beharko duzu. Tamalez, honetan ere ez dago formula
magikorik. Idatziz, probak eginez, idatzitako birmoldatuz eta erabakiak hartuz
lortuko duzu formulazio egokia egiteko besteko trebezia. Formulazio egokia
egitea ez da euskara polita edo subjuntibera, kasu, erabiltzea. Formulazioaren
egokitasuna eraginkortasunari dago lotuta. Zure xedea lortzeko egokia den ala
ez… Horixe da gakoa!
Nahiz eta formulazioa idazlan osoari dagokion, ezinezkoa da osagai guztiak
intentsitate berdinaz lantzea, eta gainera ez da beharrezkoa. Pasarte batzuk
beste batzuk baino garrantzitsuagoak dira gure helburuak lortzeko, beraz
horiexetan jarri behar duzu arreta gehienbat.
Formulazioaren garrantziaren berri ematen digu, Joxerra Garziak ‘Jendaurrean
hizlari’ liburuan jasotako pasarte bitxi honek. Hara:
APAIZ ERRETZAILEARENA

Aspaldi handian, artean apaizak eta erretzaileak agerian bizi ziren


garaian, ba omen zen apaiz erretzaile bat. Erretzaile amorratua ez ezik
apaiz zintzoa ere bazenez, kontzientzia jaten ari zitzaion kezka azaldu zion
behin bere nagusietako bati, honako galdera hau egiten ziola:

– Errezatzen ari naizen bitartean erretzea ongi dagoen, horixe jakin


nahi nuke.

Nagusiak ezetz erantzun zion, ez zela bidezkoa errezatzea bezalako


jardun zerutiar eta garbi bat tabakoaren kez zikintzea

Errezatzen ari zenean erre gabe egin zuen, beraz, gure apaizak.
Handik denbora batera, etsipena hartu ezin eta beste nagusi batengana jo
zuen gure apaizak, eta hari ere galdera bera egin zion, itxuraz behintzat:

– Erretzen ari naizen bitartean errezatzea ongi dagoen, horixe jakin


nahi nuke.

Bere harridurarako, bigarren nagusi horrek baietz erantzun zion, edozein


egoera eta tenore dela on errezatzeko, gauzarik zikinena ere garbitzen
duela otoitzak.

Formulaziorako baliabide ugari daude: hitz-jokoak, elipsia, galdera erretorikoak,


ironia, konparazioa, metafora… Oso garrantzitsutzat jo eta horietako bi ekarriko
ditugu hona: analogia eta perifrasia.
Honela definitzen du analogia Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak
(http://www1.euskadi.net/harluxet/) : iz. 1. Berdinak ez diren gauza edo
pertsonen arteko antzekotasun-erlazioa. 2. HIZKL. Sail berean dauden
terminoen arteko antzekotasunaren eraginez hizkuntzan forma berriak sortzea
bideratzen duen fenomenoa. Esanahitik urrundu eta esanari indarra emateko
erabil dezakezu analogia.
Perifrasiari buruz zera dio: iz. Itzulingurua, hitz baten bidez eman daitekeen
kontzeptua hitz-multzo batez ematea.Batzuetan beharrezkoa izaten da ideia
bera berriro ere adieraztea, beste modu batean formulatuta. Honela argudio
honen garrantzia azpimarratu ez ezik, ondo ulertuko dela ere ziurtatzen da.
Luze joko liguke idaztean kontuan izan behar diren gauza guztiez aritzeak.
Aukeratu beharra daukagu eta batzuetan gai batetik bestera jauzi egin
beharrean gaude. Egin dezagun, bada, saltotxo bat eta zure idazlanak izan
behar dituen beste bi ezaugarri garrantzitsuz hitz egin: koherentziaz eta
kohesioaz, alegia. Argi ditzagun gainetik bada ere kontzeptu hauek:

Koherentzia

Testuak osotasuna izan behar du. Horretarako bereziki zaindu beharko duzu:
Makrokoherentzia: testuaren egiturari, hezurdurari, dagokio. Eskema
koherentea egin baduzu, eta berorri jarraitu badiozu, beteta izango duzu
eginkizun hau hein handi batean.
Mikrokoherentzia: esaldien arteko hurrenkera logikoari dagokio.
Testua koherentea bada, irakurleak ez du zailtasun berezirik izango esan nahi
duzuna zer den antzemateko. Oso hurbilekoak izango dira zure asmo
komunikatiboa eta beraren interpretazioa. Horretarako berriro ere kontuan izan
behar duzu hartzailea, bere buruan jarri eta berak ondo ulertzeko moduan
idatzi. Adibide bat jarriko dizut. Demagun, pilotazaleek irakurriko duten testua
idazten ari naizela.
Olaizola I.ak estu hartu zuen atzo Titin II.a. Trizioko pilotariak ez zuen amore
eman eta berdinduta heldu ziren 21. tantora. Azkenean, garaile atera zen
pilotari errioxarra. Botilero lanetan zebilen anaia gazte txapeldunak tirabira latza
izan zuen azken tanto horretan epaileekin baina ETBko kamerek argi erakutsi
zuten pilotak marra zapaldu zuela.
Pilotazalea ez bazara, zailtasunak izango dituzu testua ulertzeko, ez baituzu
jakingo nori egiten dioten erreferentzia Trizioko pilotariak, pilotari errioxarrak eta
anaia gazte txapeldunak. Akaso, gainera, ez duzu jakingo zer funtzio duen
botileroak edo pilotak marra zapalduz gero, txartzat ematen dela. Beraz,
erreferente horiek koherenteak izango dira segun eta nor den hartzailea.
Urrezko araua betiere hartzailearen buruan jartzea da, enpatia izatea alegia.
Testu bat koherente izan dadin zenbait baliabide daude: deixia, anafora,
katafora, tema eta rema… baina hitz potoloak dira eta hobeto praktikan lantzen
baditugu.

Kohesioa

Nahiz eta sarritan koherentzia eta kohesioa bereizita landu, txanpon beraren bi
aurpegiak dira. Kohesioa egoki jositako testuaren ezaugarria da. Esaldiak eta
paragrafoak bata bestearekin josteko moduari dagokiona. Honetan lagungarri
izan dakizkizukeen testu-antolatzaile batzuk dituzu aparteko orrian eta horien
erabilera praktikoa aztertu ahal izateko baliabide batzuen berri ematen zaizu
gainera.
Dakargun orain hona Pello Esnalek Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa
liburuan dioena.
Gaur ez da nahikoa euskara gramatikala eta zuzena erabiltzea.
Komunikaziorako egokia ere izan behar du. Gramatikaz haratago, estrategien
mundua azaltzen zaigu. Eta estrategia esatean, erabakia esan nahi dugu. Hain
zuzen, erabakiak hartzera bultzatu nahi dugu euskal hiztuna, behin gramatika-
arauak kontuan hartu ondoren; gaitasun estrategikoa –erabakiak hartzeko
gaitasuna- lantzera. Dena den, erabakiak hartuz ikasten da erabakiak hartzen:
zerbaiten erabileran erabakiak hartuz.
Adibide asko ematen dizkigu Pello Esnalek, bakarra jarriko dizut nik hemen.
Begira:
1. Honela dio Xabier Letek Lizardi poetaz:
Lizardik, gerla baino hiru urte lehenago hil baitzen, ez zuen hondamendi
ikaragarri hura ezagutu. Eta, egia esan, bihotzez pozten naiz. Lizardi
bezalako poeta bikain bat hain gazterik hiltzea alde batetik penagarria bada
ere, harentzat, hain gizon zuzen eta fina zen harentzat, handik urte gutitara
gertatu behar zuen desegite ikaragarria are penagarriago eta
minberagarriago izan baitzitekeen.
2. Nahiz (eta)… idatz daiteke kontzeziozko bada ere formaren ordez,
irakurketa erraztuz.
Lizardik, gerla baino hiru urte lehenago hil baitzen, ez zuen hondamendi
ikaragarri hura ezagutu. Eta, egia esan, bihotzez pozten naiz. Nahiz eta
Lizardi bezalako poeta bikain bat hain gazterik hiltzea alde batetik
penagarria den, harentzat, hain gizon zuzen eta fina zen harentzat, handik
urte gutitara gertatu behar zuen desegite ikaragarria are penagarriago eta
minberagarriago izan baitzitekeen.
3. Batera baliatuz izan ere eta nahiz eta testu-antolatzaileak, argiago
geratzen da pasartea:
Lizardik, gerla baino hiru urte lehenago hil baitzen, ez zuen hondamendi
ikaragarri hura ezagutu. Eta, egia esan, bihotzez pozten naiz. Izan ere,
nahiz eta Lizardi bezalako poeta bikain bat hain gazterik hiltzea alde batetik
penagarria den, harentzat, hain gizon zuzen eta fina zen harentzat, handik
urte gutitara gertatu behar zuen desegite ikaragarria are penagarriago eta
minberagarriago izan baitzitekeen.
4. Eta are gehiago: aurrera dezagun izan zitekeen aditza:
Lizardik, gerla baino hiru urte lehenago hil baitzen, ez zuen hondamendi
ikaragarri hura ezagutu. Eta, egia esan, bihotzez pozten naiz. Nahiz eta
Lizardi bezalako poeta bikain bat hain gazterik hiltzea alde batetik
penagarria den, harentzat, hain gizon zuzen eta fina zen harentzat, are
penagarriago eta minberagarriago izan zitekeen handik urte gutitara gertatu
behar zuen desegite ikaragarria.
Ez bilatu araurik kontu honetan, ez dago araurik eta. Egin behar duzuna
bestelakoa da: testua egoki josi eta horretarako erabakiak hartu. Baina zaude
lasai, bideari ekin baino ez diogu egin eta.
TESTU- ANTOLATZAILEAK
1. TESTU-MARKATZAILEAK
IRUZKINGILEAK ba, horiek horrela…
INFORMAZIOAREN ORDENATZAILEAK lehenik / bigarrenik; (alde)
EGITURATZAILEAK
batetik / bestetik…
ZEHARKARIAK hau dela-eta, bide batez...

OPERATZAILE INDARTZAILEAK benetan, berez…


ARGUDIOZKOAK ZEHATZAILEAK adibidez, esate baterako,
esaterako, kasu…

EMENDIOZKOAK ere, gainera, bestalde,


halaber, behintzat,
bederen,behinik behin…
HAUTAKARIAK bestela,osterantzean,
gainerakoan, gainontzean...
AURKARITZAKOAK ordea, berriz, ostera, aldiz,

LOKAILUAK aitzitik,bien bitartean, artean,


alabaina, dena dela, dena
den, hala ere, hala eta
guztiz ere, haatik / hargatik,
horregatik, barren…
ONDORIOZKOAK beraz, bada, hortaz, orduan,
honenbestez, horrenbestez,
hainbestez, hala…
KAUSAZKOAK Zeren, zergatik, alabaina,
bada, izan ere…

ESPLIKATIBOAK hau da, hots, alegia…


ZUZENTZAILEAK hobeto esan, bestela
BIRFORMULA- esan…
TZAILEAK URRUNTZAILEAK nolanahi (ere)…
LABURBILTZAILEAK ondorioz, azken batean,
azken finean…

EPISTEMIKOAK noski, antza, omen, ote,


BERBALDI-
ohi, jakina, dirudienez,
-MARKATZAILEAK
nonbait…
DEONTIKOAK tira, ondo da…
BESTERATZAILEAK aizu, aizue…
METADISKURTSIBOAK zera, ba…

2. JUNTAGAILUAK ETA MENDERAGAILUAK


JUNTAGAILUAK Eta, edo, ala, baina.
MENDERAGAILUAK Konpletiboak,zehar-galderak, kausalak,
baldintzazkoak,erlatibozkoak, denborazkoak,
lekuzkoak,kontzesiboak, konparatiboak…

3.ZENBAIT ADBERBIO, ADBERBIO-ESAPIDE ETA


POSTPOSIZIO-SINTAGMA
Hauek ez ditugu zerrendatuko, honelakoak asko baitira: nolanahi ere, arrazoi
horregatik, gaur, orduan, askotan, astiro, hobe beharrez, alderantziz, …-z (…
eginez adib.), -tzean, ezean, gerundiozkoak…

Testu-antolatzaileak nola erabiltzen jakin nahi baduzu, oso erabilgarriak dira


corpusak. Interneten dituzun bi corpusen berri emango dizut:
1. Euskararen corpusa: http://www.euskaracorpusa.net/
2. Ereduzko prosa: http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/
Elebila bilatzailea ere balia zenezake: http://www.elebila.eu/search_basic/

Nola erabili corpusak?

Corpusak oso erabilgarriak dira. Bertan, nahi duzun hitza aurki zenezake
testuinguruan eta modu eredugarrian erabilia. Jar dezagun adibidea, "sudur"
hitzaren bila joko dugu Euskaltzaindiaren EuskaraCorpusera. Horretarako:

1- Lehenengo eta behin bertara joan eta XX.mendeko euskararen corpus


estatistikora joko dugu.
2. Kontsulta modua aukeratuko dugu.

3. Zabaltzen zaigun menuan aukerak egingo ditugu. Honako honetan, adibidez,


1991-1999 epea, euskara batua eta testu guztietan bilatzea aukeratuko dugu
ezkerretako zutabean. Eskumatakoan, berriz, zein testu-hitz bilatu nahi dugun,
"sudur" gure kasuan. Bukatzeko "bilatu"ri sakatuko diogu.
4. Hementxe dugu bilatzen genuen lexikoa: sudur zapal, handi eta gorria, txiki
polit horietako bat, sudur motza ...
Ikusten duzun moduan erabilerrazak dira corpusak eta asko lagun diezagukete
testu antolatzaileak nola erabiltzen diren ikasteko orduan.

Azken oharra: idazlana bukatu baino lehen, gogoratu lehenagoko batean


amaieraz esaten genuena:
Amaierada bidearen bukaera eta helmuga, ondorioz, bereziki zaintzea komeni
da. Amaiera honetan, besteak beste, zure idazlanaren argudio nagusia (tesia)
errepika zenezake (beste modu batean formulatuta, jakina) edota ondorio
nabarmenenak adierazi edota irtenbideren bat bilatu edota hausnarketarako
baliagarri izan litekeen galderaren bat egin edo… zeuk erabaki. Baina, erabaki!

Potrebbero piacerti anche